Badaude 5 €-ko webguneak hilean, eta negozio batzuentzat aukera ona dira. Normalean hutsuneak dituen txantiloi bat izaten dira: zuk jartzen dituzu testuak eta argazkiak, eta diseinua beste ehunka negoziorena bera da. Domeinua eta posta, ia beti aparte.
Taraceistak beste gauza bat egiten du. Zertan ari zaren kontatzen diguzu eta IA batek zure webgunea benetan idazten du, kode osoa, zure negozioarentzat. Ez du txantiloirik aukeratzen ezta hutsunerik betetzen ere, eta horregatik ez da webgunerik besteren antzekoa.
Gero, aldaketa bakoitza ere IAk programatzen du: zati bat seinalatzen duzu, zer nahi duzun esaten duzu eta egin egiten du. Horrek dirua kostatzen digu aldi bakoitzean, eta horregatik planek aldaketak zenbatzen dituzte, mugagabeak agindu beharrean. Nahiago dugu esatea, ikusten ez duzun muga batean ezkutatzea baino.
Eta ordainpeko planetan domeinua eta posta barne daude. Dena batuta, 5 €-koa askotan ez da hain merkea ateratzen.